Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo sartzeko. Teknologia hauei emandako baimenak webgune honetan nabigazio portaera edo identifikazio esklusiboak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo baimena kentzeak eginbide eta funtzio batzuei eragin negatiboa izan diezaieke.
EKAIN BISITATU:
Ezagutu Ekainberri erreplika zoragarrian euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izandatuak, lurralde honetako kulturaren jatorrirainoko zentzumenen bidaia batetan.



ESPERIENTZIAK:
Historiaurreko Esperientzia Konpletoaren barne

MARGOTU
Inoiz pentsatu al duzu pintura nola egingo zuten edo Ekaingo zaldiak nola pintatuko ote ziren? Nola egiten zuten ezagutu, zure eskuekin zure marrazkiak sortu eta zure arrastoa denboran zehar utzi.

EHIZATU
Sastarrain bailara zeharkatzen duen errekastotik ibili eta, zure lantzaz lagunduta, animaliak ehizatu historiaurrean egingo zuten bezala. Gainera, inguruko fauna eta flora ezagutu ahal izango duzu.

SUA EGIN
Sastarrain bailara zeharkatzen duen errekastotik ibili eta, zure lantzaz lagunduta, animaliak ehizatu historiaurrean egingo zuten bezala. Gainera, inguruko fauna eta flora ezagutu ahal izango duzu.
ESKAINTZA DIDAKTIKOA
Ekainek adin guztietako haur eta gazteei egokituriko hezkuntza material eta jarduerak dauzka.
Zalantzarik gabe, ikasleek historiaz eta arteaz modu atsegin eta entretenigarrian gure gida espezializatuen eskutik ikasteko leku bikaina da. Gainera, beraien pinturak egin, sua sortu eta ehizatzeko aukera izango dute.
EKAIN AUDIO-TOUR APP

Bizi Sastarrain bailara ikusgarrian zehar Ekaingo kobazuloraino (Gizateriaren Ondarea) paseatzeko esperientzia audio-tour honekin: aktibatu GPSa eta zuzendu gure anfitrioi bereziaren esperientziak entzunaz. Ibilbidea Ekainberrin amaitzen da, Ekaingo kobazuloaren erreplikan, bertan Koaternarioko arte osoko zaldi multzorik perfektuenaz gozatu ahal izango duzu.