Segurtasun neurriak

Ekainberriko eskaintza agintariek zehazten dituzten jarraibideetara egokitu da eta denboran zehar berriro aldatu daiteke, unean uneko segurtasun neurrietara egokituz.

Bisitarien segurtasuna eta bisitaren erosotasuna bermatuko duten neurri hauek hartu dira Ekainberrin:

  • Ekainberriko tiket salmenta bulegoan:
    • Online tiketak erostea gomendatzen da (ekainberri.eus). Kasu honetan ez da derrigorrezkoa Ekainberriko tiket salmenta bulegotik pasatzea, Ekainberrira zuzenean joan daiteke
    • Eskudirutan edo txartelez ordaindu daiteke
    • Musukoa erabili behar da derrigorrez, bai Ekainberriko bulegora sartzeko zein erreplika bisitatzeko
    • Kartel informatiboak jarri dira babes neurrien berri emanaz
    • Itxarongune bat adierazi da marra bitartez
    • Gel hidroalkoholikoa dago sarreran eskuak garbitzeko
  • Ekainberrin, Ekain kobaren erreplikan:
    • Kartel informatiboak jarri dira babes neurrien berri emanaz
    • Gel hidroalkoholikoa dago sarreran eskuak garbitzeko
    • Musukoa erabili behar da derrigorrez, bai Ekainberriko bulegora sartzeko zein erreplika bisitatzeko
  • Ekain Fast bisita gidatu bakoitza 10 pertsonetara murriztu da, gutxieneko segurtasun tartea errespetatu ahal dadin
  • Ekain Abentura esperientzia 10 pertsonetara murriztu da, gutxieneko segurtasun tartea errespetatu ahal dadin
  • Gida-hezitzaileek norbanako babes-elementuak eramango dituzte
  • Garbitasun zerbitzua berrindartu da eta bisitariekin kontaktuan egon daitezkeen guneen garbiketa aldiro-aldiro egunean zehar egingo da

Egin ezazu erreserba Ekainberri bisitatzeko

Aukera paregabea eskaintzen du Ekainberrik Zestoan goiz edo arratsaldea pasatzeko. Bertako eskaintza kulturalaz gain, gastronomia eta ingurune ederraz oinezko ibilbideekin gozatzeko aukera zabalak aurki daitezke Zestoa inguruan.

Erreserbak egiteko aukera anitz daude, baina sarrerak online erostea gomendatzen dugu www.ekainberri.eus webgunean. Betiko moduan, erreserbak gure bulegoan (Portale kalea 1, 20740 Zestoa),  943868811 telefonoan edo info@ekainberri.com helbidean ere egitea posible da.