Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea

Euskal Kostaldeko Museoen sarea duela 10 urte sortu zen, Basquetourrek bultzatutako “Euskal Kostaldeko turismoaren plan zuzendariaren” baitan. Urte hauetan sarean 40 ekipamendu bildu dira, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak. Sarearen helburua eskaintza turistiko bati forma ematea da, gure ondarea balorean jartzea eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea, baita museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea ere.

Bi urteko etenaldi behartuaren ondoren, “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea” indarberriturik eta gogotsu hartu dugu, aurten 27 ekipamenduk hartuko dugu parte, publiko guztientzat egokituriko 50 ekintza programatuz: bisita gidatu bereziak, familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, doako sarrerak, itsasontziko ibilaldiak, kostaldeko ibilbideak, zuzeneko ikuskizunak, etab.

EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN SAREAREN PROGRAMAREN AURKEZPENA LOBNO ALTUNA GETARIA 20220215

Ekainberrin martxoaren 19an eta 20an bi bisita gidatu berezi burutuko dira, helburua garai hartan euskal kostaldearen alderdi honetan bizi zen jendearen mundu sinbolikoa hobeto ezagutzea izango da. Jardueren edukiera gehienaz ere 20 pertsonakoa izango da eta aurretik erreserbatzea gomendatzen da. Informazio gehiagorako, deitu 943 868811 telefono zenbakira, idatzi info@ekainberri.com helbidera edo kontsultatu http://www.ekainberri.eus web orria.

EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN SAREAREN PROGRAMAREN AURKEZPENA LOBNO ALTUNA GETARIA 20220215

Programa osoa honako web orrian kontsultatu daiteke: http://www.losmuseosdelacostavasca.eus/programa-actividades/?lang=EU

 

R53174_MES MUSEOS COSTA VASCA-EUS-CAS

R53174_PROGRAMA_MES_MUSEOS_2022_ONLINE (002)

Ekainberri

Leave a reply

X