Ekainberri Paleolitoko Labar Artearen Bideen Kultur Ibilbide Europarraren (CARP) kide da. CARP ibilbidea labar artedun guneen sare zabal bat da, lehen mailako kultur eta turismo baliabideak biltzen dituena. Beraietan jarduera zientifiko bateratuak, adituen prestakuntza, zabalkunde soziokulturala eta turismo jasangarria bultzatzen dira, guztia Europar Batasuneko erakundeen aitorpen ofizialarekin.

R09416_LOGO-CARP-2018-COLOR

Ice Age Europe sareak euren edukietan Pleistozenoarekin lotura duten museo eta ondare-leku europearren arteko lankidetza bultzatzen du. Sarearen helburuak dira gizarte kontzientzian Paleolitoko ondarearen kontserbazioaren garrantzia lantzea, ondarearen balorizazio programen garapena eta ondarearen kudeaketan praktika onen elkartrukea, baita zientziaren, kudeaketaren, pedagogiaren, zabalkundearen eta kultur turismoaren sustapen arloetan uneoroko lankidetza ere.

ice-age-europe

Lurpea Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan, Lapurdin eta Behe Nafarroan kokaturiko zortzi kobazulo turistikok osaturiko elkarte bat da. Bere helburua lurralde hauetako lurpea ezagutzera ematea da, Seigarren Kontinentea, aldi berean kokatuta dauden guneko naturarekiko errespetua, kultur eta paisaia ondarearekikoa sustatzen ahaleginduz. Pozalaguak Bizkaian, Arrikrutz eta Ekainberrik Gipuzkoan, Mendukilo, Zugarramurdi eta Urdaxek Nafarroan, Sarak Lapurdin eta Isturitzek Behe Nafarroan misterioz eta edertasunez beteriko kontinente bat ezagutzeko aukera eskaintzen dute.

lurpea

5 geltoki historian Gipuzkoako Urola Erdia eta Urola Kosta eskualdeetan eremu honetan kultur turismoari loturiko jarduera sustatzeko sorturiko ekimen bat da. Zumaian Algorri Naturaren Interpretazio Zentrua, Zestoan Ekainberri Ekaingo haitzuloaren erreplika eta Lili Jauregia eta Azpeitian Burdinbidearen Euskal Museoa eta Loiolako Santutegia barneratzen ditu. Urtebetean zehar egin daitekeen historian zeharreko bost geltokidun ibilaldi honetaz aparte, eskualdeko eskaintza gastronomiko oparoaren dastaketa bat ere eskaintzen du.

5-geltoki

Euskal Kostaldeko Museoak ezaugarri bat elkarbanatzen duten museo eta interpretazio eta zabalkunde zentruen elkarte bat dira, ezaugarri hori Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetatik gertu egotea da. Euren ondarea balioztatu eta zabaltzeko elkartu dira, bisitariarentzat kostaldeko eskaintza bateratu eta erakargarri bat eskaintzeko, baita euren artean eta euren erabiltzaile eta bisitariekin beraien proiektuak osatu eta partekatzeko ere.

EK-museoak
X