Paleolitiko aroko labar-artearen lan bikaina da Ekain. Paleolitiko garaiko ehiztarien irudi artistiko hauek mundu mailako gertakariak dira, eta planetaren leku askotan aurki daitezke. Hala ere, Europako erlaitz kantabriarrean aurkitutako lan hauek -labar-arte franko-kantabriar izenez ezagunak- izan dira emankorrenak. Ekain Euskal Herriko labar-artearen lan goren gisa hartzen da. Ekaingo kobazuloaren jatorriaz gehiago irakurri. Leer más sobre el origen de la cueva de Ekain
EKAIN BISITA BIRTUALA 360°: EKAINgo galerietan barrena ibili Second Canvas EKAIN irudi panoramikoetan zehar nabigatuz. Oso bereizmen handiko digitalizazio hauek bere labar-pintura harrigarriak ezagutu eta zehatz-mehatz aztertzea baimenduko dizu: zaldiak, hartzak eta bisonteak.