ZURE SARRERAK EROSI: LILI JAUREGIA

LILI JAUREGIA: bisita antzeztua

Ez galdu duela 4 mendeko Gipuzkoa ezagutzeko esperientzia zirraragarri hau! Lilitarren Ohorea antzezlanean, Lilitarren leinuko azken biztanlea den Andre Madalenek, 1678. urtera eramango zaitu monologo dramatizatu baten bidez, eta benetako pertsonaiak eta agertokiak ezagutuko dituzu.

Sarrera erosketan kontuan izateko: Bisita gidatua, Historiaurreko Esperientzia Konpletoa edota Lili Jauregiko bisita bat konbinatu nahi izanez gero, kontuan izan esperientzia bakoitzaren iraupena eta gune batetik bestera joateko behar duzun denbora, ordutegiak bateragarriak izan daitezen eta ez dezaten elkarrekin talka egin. Haurrek heldu batekin joan beharko dute beti.

Sarrerak erosi:

ORDUTEGIAK

Lili Jauregia urte osoan zehar dago zabalik eta Ekainberrirekin konbinatzeko plan ezin hobea da! Lili Jauregiko bisita guztiak gidatuak dira, beraz, sarrerak online eta aldez aurretik erostea gomendatzen dizugu.

Saio programatuen ordutegia:

Martxoaren erdikaldetik abenduaren erdikaldera:

  • Larunbatak: 16:30 gaztelera eta 17:30 euskara.
  • Igandeak: 11:30 gaztelera eta 12:30 euskara.

Programatu gabeko saioetarako bisita-aukerak kontsultatu.

Informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko:

  • Ekainberriko Sarrera Salmenta Bulegoa:
    • Portale kalea 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
    • 943 86 88 11
    • info@ekainberri.com

BISITA URRATSEZ URRATS

Lili Jauregia Zestoan (Gipuzkoa) kokatuta dago, AP-8ko autopietako 48 irteeratik 4 kilometrotara, Donostiatik ordu erdira, Bilbotik 50 minutura eta Gasteiz eta Biarritzetik 60 minutura, autoz.

Aparkalekutik Lili Jauregira oinez 10 minutuko ibilbidea dago, Ekainberriko sarrera salmenta bulegoan sarrerak jasotzeko epemuga saio bakoitza hasi baino gutxienez 30 minutu lehenago izan behar du. Sarrera online erosi baduzu ere, Ekainberriko sarrera salmenta bulegotik pasa beharko duzu gutxienez zure saioa hasi baino 30 minutu lehenago. Gogoratu ezingo duzula autoz iritsi Lili Jauregira. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonak: irisgarria ez den eraikin historiko bat da, harremanetan jar zaitez sarrera salmenta bulegoarekin eta esperientzia egokituko dugu. Hala eskatzen duten mugikortasun urriko bisitariei ibilgailuz sartzeko aukera emago zaie. Plaza mugatuak.

  • 1go pausoa: Autoa aparkalekuan utzi eta Ekainberriko sarrera salmenta bulegora abiatu sarrerak hartzera (txanponak). Garrantzitsua da zure saioa hasi baino gutxienez 30 minutu lehenago bertan egotea. Oinez, 5 minutukoa da aparkalekutik bulegorako ibilbidea.

  • 2. pausoa: Sarrerak jaso eta Lili Jauregiko sarrerarainoko ibilbidea egin (10 min).

  • 3. pausoa: Saioaren ordua heltzean, atea jo beharko duzu, agian behin eta berriz, Andre Madalen ohartu dadin… Hemen eman beharko diozu zure txanpona.

  • Gogora ezazu: sarrera online erosi baduzu ere, Ekainberriko sarrera salmenta bulegotik pasa beharko duzu gutxienez zure saioa hasi baino 30 minutu lehenago.

  • Sarrera erosketan kontuan izateko: Lili Jauregiko bisita Ekain Abentura edo Ekain Fastekin konbinatu nahi izanez gero, kontuan izan esperientzia bakoitzaren iraupena eta gune batetik bestera joateko behar duzun denbora, ordutegiak bateragarriak izan daitezen eta ez dezaten elkarrekin talka egin. Haurrek heldu batekin lagunduak joan beharko dute beti.

Ohar garrantzitsuak. Irakurri honako oharrak:

Debekatuta dago Lili Jauregira motordun ibilgailuekin sartzea. Soilik oinez sar daiteke. Ibilbiderako oinetako erosoak erabiltzea gomendatzen da. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonak: irisgarria ez den eraikin historiko bat da, harremanetan jar zaitez sarrera salmenta bulegoarekin eta esperientzia egokituko dugu. Hala eskatzen duten mugikortasun urriko bisitariei ibilgailuz sartzeko aukera emago zaie. Plaza mugatuak.

Saioa hasi baino gutxienez 30 minutu lehenago erosi behar dituzte sarrerak bisitariek. Hala egin ezean, sarrerak balioa galduko du. Puntualak izatea ezin bestekoa da.

X