EKAIN FUNDAZIOA

Arkeologoek hasieratik argi izan zuten labar arte ondare hori babestu eta gordetzeko beharra eta Ekaingo kobazuloa inoiz ez da publiko orokorrarentzat zabalik egon, horri esker, bertako labar artea salbu aurkitzen da.

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Antxieta Kultur Elkarteak beraiekin elkarlanean ziharduen, bisita gidatu programa oso kontrolatu bat burutu zuen, pertsona kopuru oso mugatu bati benetako Ekain bisitatzeko aukera eman ziona. Baina arte ondare hori gizartera zabaldu beharra zegoen eta Ekaingo haitzuloaren erreplika bat eraikitzeko ideia sortu zen.

Ideia hori gorpuzten joan zen denboran zehar eta erreplika horren egitura fisikoa eraikitzen hasi zen, baina orduan berau egunerokotasunean kudeatzeko egitura juridiko baten beharra ikusi zen.

Helburu horrekin sortu zen 2004 urtean Fundación Ekain Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak osaturiko erakundea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren arabera, 2005 urteko irailaren 5ean inskribatu zen Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan eta ordu ezkero Ekainberriren kudeaketaren arduraduna da.

zestoa
GFA
marca_gv_centrada_color

KONTRATUAK

Kontsultatu Fundazioak izenpeturiko kontratuak eta hitzarmenak. 

Erakunde publiko bezala gardentasuna bermatzeko helburuaz eta sektore publikoko kontratuen legeak hala eskatuta, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, atal honetan kontratazioen inguruko informazioa jasotzen da.

DATU EKONOMIKOAK

Fundazioaren datu ekonomikoak eskuragarri daude kontsultarako.

X