Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo sartzeko. Teknologia hauei emandako baimenak webgune honetan nabigazio portaera edo identifikazio esklusiboak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo baimena kentzeak eginbide eta funtzio batzuei eragin negatiboa izan diezaieke.
ZURE SARRERAK EROSI: EKAINBERRI
1. EKAIN ABENTURA: arkeologia esperimentaleko tailerrak
Zure zentzumen guztiak piztu itzazu gure arkeologia esperimentaleko tailerrekin! Historiaurrean erabiltzen zituzten bizirauteko teknikak ikas itzazu. Historiaurrean bezala egizu sua, ehizatu eta margotu!
ESPERIENTZIAREN IRAUPENA: 60 minutu
PREZIO BAKARRA: 4,00 €. 6 urtetik beherakoek eta ICOM bazkideek, doan.
2. EKAIN FAST: erreplikara bisita
Euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak bisita itzazu Ekainberrin, duela 14.000 urte leku horretan bizi ziren pertsonek sentitzen zutena kobazuloaren barruan sentituz.
IRAUPENA: 40 minutu
PREZIOA: 7,00 €. Murriztua 6,00 € (ikasle, irakasle, pensionista, jubilatua). 6 urtetik beherakoek, EAEko eskola publikoko irakasleek eta ICOM kideek doan.
TALDEKO BISITAK
Bisita taldean egin nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.
Tel. +34 943 86 88 11
info@ekainberri.com
Osatu ezazu zure esperientzia Lili Jauregiarekin
ORDUTEGIAK
Ekainberriko bisita urte guztian zehar burutu daiteke eta, bikotekiadearekin, familian edo taldean asteburuan egiteko plan bikaina da! Ekainberriko bisita guztiak gidatuak dira, beraz, sarrerak online eta aldez aurretik erostea gomendatzen dizugu.
Urtarrila, otsaila eta martxoa:
- Asteartea eta asteazkena: 10:00-14:00
- Ostegunetik igandera: 10:00-18:00
Apirila, maiatza, iraileko bigarren hamabostaldia eta urria:
- Asteartetik ostiralera: 10:00-18:00
- Larunbatak eta igandeak: 10:00-19:00
Ekaina, uztaila, abuztua eta iraileko lehenengo hamabostaldia:
- Asteartetik igandera: 10:00-19:00
Azaroa eta abendua:
- Asteartetik igandera: 10:00-18:00
Informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko:
- Ekainberriko Sarrera Salmenta Bulegoa:
- Portale kalea 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
- 943 86 88 11
- info@ekainberri.com
BISITA URRATSEZ URRATS
Ekainberri Zestoan (Gipuzkoa) dago kokatua, AP-8 autopistako 48 irteeratik 4 kilometrora, Donostiatik ordu erdira, Bilbotik 50 minutura eta Gasteiz eta Biarritzetik 60 minutura, autoz.
Aparkalekutik Ekainberrira oinez 25 minutuko ibilbidea izan arren, Ekainberriko sarrera salmenta bulegoan sarrerak jasotzeko epemuga bisita hasi baino 30 minutu lehenago izango da. Sarrera online erosi baduzu, ez duzu Ekainberriko sarrera salmenta bulegotik pasa beharko eta Ekainberrira zuzenean joan beharko duzu, bisita baino 5 minutu lehenago museoko sarreran zure sarrera balioztatuz. Gogoratu ezingo duzula autoz iritsi Ekainberrira. Hala eskatzen duten mugikortasun urriko bisitariei ibilgailuz sartzeko aukera emago zaie. Plaza mugatuak.
Ohar garrantzitsuak: Irakurri honako oharrak:
Debekatuta dago Ekainberrira motordun ibilgailuekin sartzea. Soilik oinez sar daiteke. Ibilbiderako oinetako erosoak erabiltzea gomendatzen da.
Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek: Ekainberrirekin kontaktatu erreserba egitean. Hala eskatzen duten mugikortasun urriko bisitariei ibilgailuz sartzeko aukera emago zaie. Plaza mugatuak.
Bisita hasi baino 30 minutu lehenago erosi behar dituzte sarrerak bisitariek. Hala egin ezean, sarrerak balioa galduko du. Puntualak izan.
Erreplikak gutxi gorabehera 18 gradu zentigradoko tenperatura du, % 60ko hezetasuna.
NOLA IRITSI
Helbidea: Portale kalea 1
20740 Zestoa (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 86 88 11
Email: info@ekainberri.com