1490-1550: Lilibea Dorrearen eta Lili Jauregiaren sorrera

Bando Gerrak bukatuta, dorretxeek jadanik ez dute erasorik jasan behar eta euren jabeen gizarte mailaren erakusgarri bihurtzen dira. Gizarte maila berri batek, jaun aberatsenak, lehengo dorretxeak jauregi itxurarekin berreraikitzen ditu edo Lilitarren jauregia bezalako egoitza berriak eraiki. Etxe hauek ustiatze ekonomiko garrantzitsuen erdigune bihurtzen dira. Jaun berrien ondasunen iturriak basoak, baserriak, abereak, burdinolak, errotak eta kargu publikoak dira.

Lilibea dorretxe txikia Martin Diaz de Lilik eraiki zuen 1490 aldera, eta jauregi berria Domenja de Lili eta bere seme Juan Perez de Idiaquezek 1525 inguruan.

 

arazi

Leave a reply

X