Ekainberri Giden Formaziorako I. Jardunaldian

Otsailaren 29an, UNESCO Etxea Gobernuz Kanpoko Erakundeak Bilbon daukan egoitzan, UNESCO Etxeak eta Go Basquing esperientzia turistikoen agentziak Giden Formaziorako I. Jardunaldia antolatu zuten eta Ekainberriko ordezkaritza bat bertan izan zen.
UNESCO Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarentzat Nazio Batuen Erakundea da eta bere helburua hezkuntza, zientzia, kultura, komunikazioa eta informazioaren bidez bakea sendotu, pobrezia ezabatu eta garapen jasangarria eta kulturen arteko bizikidetza bultzatzea da.

Balio horiek garatzeko hainbat egitasmo burutzen ditu UNESCOk, besteak beste, erakunde hori da Gizateriaren Ondare diren elementuak izendatzen dituen organismoa eta bere babeserako neurriak proposatu eta onartzen dituena.
Go Basquing agentziak Euskal Autonomia Erkidegoan UNESCO esperientzien ibilbide bat garatu nahi du gure lurraldea ezagutzera datozen turista taldeei eskaintzeko, ibilbide horrek bere oinarrian UNESCO irizpideak izan beharko lituzke eta horretarako balio horiek barneratuta dituzten erakunde eta gidak behar dituzte lurraldean.
Bi erakundeek elkarlanean antolatu dute Giden Formaziorako I. Jardunaldia eta ondare naturalaren eta kulturalaren kudeaketa eta zabalkunde arloan lan egiten duten hainbat agenterekin harremanetan jarri ziren, helburua publikoarekin harreman zuzenena duten pertsonak, gidak, UNESCO balioetan formatzea da.
Ekaingo haitzuloa Gizateriaren Ondare da 2008ko uztailaren 8tik Gizateriaren Ondare da eta, Ekainberriren kasuan, horrek suposatzen dituen balioak oso barneratuta ditu gure kudeaketa ereduak, beraz, deialdia jaso genuenean berehala erantzun genuen han izango ginela, gure esperientzia partekatu eta lan sare berriak sortzen joateko gogoz.

arazi

Leave a reply

X