Ekainberriko ordezkaritza IFRAO Nazioarteko Kongresuan

2015eko abuztuaren 31tik irailaren 4an Extremadurako Caceres hirian Labar Artearen Erakundeen Nazioarteko Federazioaren (IFRAO – International Federation of Rock Art Organizations) Nazioarteko Kongresuaren XIX. Edizioa ospatuko da eta bertan izango da Ekainberriko ordezkaritza bat.

XIX. edizio honen gaia “Sinboloak paisaian: labar artea eta bere testuingurua” izango da. Helburua herrialde eta lurralde desberdinetako labar adierazpenak ezagutzera ematea da adierazpen kultural eta sinboliko gisa duten balioa kontutan hartuz, baita bakoitzaren ikerketa prozedurak eta teknikak aztertzea eta sorkuntza hauek euren inguruan nola txertatzen direnei edo euren testuinguruarekin nola erlazionatzen direnei buruz gogoeta egitea da.logoIFRAOCC
Kongresua Extremadurako Unibertsitateak, Extremadurako Kulturaren Fundazioak, Historiaurreko Ikerketen Institutuak (ACINEP), Artea eta Ondarea Ikerketa Taldeek eta Kultura, Ondarea eta Arkeologia (CUPARQ) erakundeek antolatu dute. Caceres hiriko unibertsitate campusean aurkitzen den Filosofia eta Letretako Fakultatean ospatuko da. Bertan ikerlariak, irakasleak, kultur ondarearen kontserbatzaile, kudeatzaile eta profesionalak eta interesa duen oro bertan parte hartzera gonbidatuta dago. Profesional horien artean Ekainberriko ordezkari bat ere izango da Eneko Calvo Etxarte, Ekainberriko koordinatzaile orokorra. IFRAO IMAGEN
Kongresu honetan labar artearen ikerketan punta-puntan dabiltzan ikerlariak eta arkeologiaren zabalkundean erreferentzia diren aztarnategi eta guneetako ordezkariak bilduko dira. Maila horretako iturrietatik edateko aukera paregabea izango da, eta aldi berean, Ekainberriko esperientzia beraien artean ezagutzera emateko aukera paregabea da.
Ia zazpi urtetako jardueran zehar, Ekainberri urtez-urte bere eskaintza zabaltzen joan da, hasieran egiten ziren Ekaingo kobazuloaren erreplikarako bisita haietatik abiatuta, ikastetxe bakoitzaren beharretarako eskaintza didaktiko oso bat moldatzen joan da eta arkeologia esperimentalak gero eta indar eta protagonismo handiagoa hartu du bertako zerbitzu kartan, baina beti ere proiektuaren oinarria den kobazuloaren erreplika ahaztu gabe. Guzti hau publiko arrakasta handiarekin gertatu da eta publiko horren asebetetze maila ere oso altua izan da.

arazi

Leave a reply

X