Ekainberriko oreinen agurra

2015eko udan zehar Ekainberriren aurreko zelaian izan diren oreinak joan dira Beasaingo Pagorriaga baserrira.
Bi hilabetetan zehar Ekainberriren aurreko zelaian hiru orein eme izan ditugu, modu horretan gure inguruak neurri batean Paleolito garaiko itxura berreskuratu du.
Ekainen Paleolito garaian bizi ziren gizakiak batez ere oreinak ehizatzera etortzen ziren Sastarrain haran honetara, orein ehiztari haiei omenaldi moduan, aurtengo udan Ekainberri inguruan oreinak erakustea erabaki zen.

Azken bi hilabetetan zehar Ekainberriko erreplikaren aurrean dagoen zelaian ibili dira oreinak. Hasiera batean urduri zeuden, bidaia luze baten ondoren, ingurune berrira egokitzea kosta egin zitzaien, uztailean egin zituen eguraldi beroek ere ez zien mesede handirik egiten, oreinari leku freskoak gustatzen baitzaizkio. CAM00241
Bi hilabeteren buruan, oreinak jendearengana ohitu egin dira eta gero eta gehiago hurbiltzen dira pertsonengana, betiere kontuan edukiz animalia basatiak izaten jarraitzen dutela.CAM00246 - copia
Denbora honetan, oreinak Ekainberri familiako kide bihurtu dira, jendea beraiek ikustera hurbildu da gure ingurura, baina etxera itzultzeko garaia heldu zaie, udazkena sasoi kritikoa da oreinaren erreprodukzio zikloan eta prozesu hori beraien inguruan bakarrik burutu dezakete, beraz, Pagorriagara itzuli dira. CAM00274
Aurtengo esperientzia arrakastatsua izan da, animaliak ongi egokitu dira ingurura eta jendeari beraien presentzia asko gustatu zaio. Datorren urtean oreinik izango ote da Ekainberrin?

arazi

Leave a reply

X