Euskal Kostaldeko Museoen Eguna Ekainberrin

Ekainaren 20 eta 21ean Euskal Kostaldeko Museoen Eguna ospatuko dugu Ekainberrin, aurten ekimen hau hirugarren aldiz ospatuko da eta itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako ekintza bereziak antolatu dira asteburu horretarako.
Euskal Kostaldearen Museoen Sarea euskal kostaldean kokaturiko berrogeita bi museo, interpretazio-zentro eta bestelako baliabide turistikok osatzen dute, euren arteko lotura elementua itsasoarengandiko hurbiltasuna da.

Horien guztien xede nagusia elkarren arteko eta gizartearekiko harremanak antolatzea da, ondarea zabaltzeko eta interes turistikoa duen eskaintza bateratua partekatzeko.cabeceraweb2 (1)
Ekainberri hasieratik izan da sare honetako kidea eta ospakizun honetara bildu da, antzeko helmugak lortu nahian lana egiten duten erakunde desberdinen arteko loturak sendotzeko helburuarekin.
Ekainak 20 eta 21eko asteburuan beti eskaintzen diren Historiaurreko Abenturetan arrantzari tarte bat egingo zaio, Paleolitoko gizakientzat ezinbesteko elikagai iturria baitzen arraina. Eta ezin ahaztu itsasotik datorren beste elementu bati garai hartan ematen zitzaion erabilera, itsas moluskuen maskorrak apaingarrimoduan erabiltzea alegia.
Egun horretan ere, Ekainberrin bisitak gidatuak izango dira, eta lekuak mugatuak. Aurretik erreserba egitea gomendatzen dugu 943 868811 zenbakira deituz edo www.ekainberri.eus web orriaren bidez.

arazi

Leave a reply

X