Kobazuloen Eguna Ekainberrin

Beste urte batez, Lurpea kobazulo turistikoen elkarteak Kobazuloen Eguna antolatu du. Arrikrutz, Sara, Sorginen Leizea, Urdazubi, Isturitz-Oxozelhaya, Mendukilo, Pozalagua eta Ekainberri haitzuloetan jardueraz beteriko bi asteburu prestatu ditugu 2016ko martxorako.
Martxoaren 12 eta 13an Arrikrutz, Sara, Sorginen Leizea eta eta Urdazubin jarduera bereziak izan ziren. Martxoaren 19 eta 20an Mendukilo, Isturitz-Oxozelhaya, Pozalagua eta Ekainberriren txanda izango da.KObazuloen Eguna 2016 kartela
Ekainberriri dagokionez, asteburu honetan sarrerek deskontu berezi bat izango dute eta betiko bisita gidatuez eta Historiaurreko abenturez gozatu ahal izateaz gain, egunean zehar bakoitzak bere labar arte pieza sortu eta etxera eramateko aukera izango du. Ekainberriko liburutegi txokoan Paleolitoko artista bihurtu ahal izateko beharrezko tresna eta material guztiak izango dira.
Honez gain, bi asteburu hauetan Lurpea elkarteko kobazuloren bat bisitatzen duten guztien artean zozketa bat burutuko da, saria bi gauetarako Karrantzako Fuenternilla etxeko logela bikoitz bat erabiltzeko aukera eta zortzi haitzuloak bisitatzeko bono bat izango dira.
Jardueretan lekuak mugatuak direnez, aurretik erreserba egitea edo sarrerak on-line erostea gomendatzen da, horretarako 943 868811 zenbakira edo www.ekainberri.eus web orrira zuzendu zaitezkete.

arazi

Leave a reply

X