La Mouthe: labar artea argitzeko gakoa

La Mouthe haitzuloa izen bereko herrixkatik hurbil kokatzen da, Les Eyzies-de-Tayac komunan, Dordoinako departamentuan. Vézère ibaiaren arroren ezkerrean dago, mundu guztian labar arte kontzentraziorik altuenetakoa duen eskualdean.

Haitzuloa 1894an aurkitu zen, 193 metrotako altitudean kokaturiko plataforma erdiborobil bat da, hego-ekialderantz orientatua. Sarreran noizbait harri jausi bat gertatu zen eta barruko partea ez zen ezagutzen. Lurraren jabeak bihitegi moduan erabiltzen zuen lekua eta aztarna arkeologiko batzuk sakabanatuta aurkitu dira, baina orokorrean, aztarnategia oso egoera onean mantentzen da.La Mouthe
Musteriar alditik (duela 80.000-40.000 urte) Madeleine aldira (duela 16.000-8.500 urte) arteko eta Neolitoko (duela 5.000-2.500 urte)aztarnak aurkitu dira, milaka urtetan zehar okupatua izan denaren seinale.
Labar artea 1895eko ekainaren 11an aurkitu zen, mota honetako lehen aurkikuntzetako bat izan zen eta irudien egiazkotasunari buruzko eztabaida handia sortu zuen. 200 irudi grabatu eta margotu baino gehiago aurkitu dira, besteak beste bisonteak, zaldiak, elur-oreinak, katukiak, otso bat, bi esku eta zeinu tektiforme bat.
Irudiak irisgarritasun zaileko 182 metroko galeria batean kokatzen dira, lehena sarreratik 94 metrotara, irudi batzuk ez ziren 1959ra arte aurkitu. lamouthplan
1899an hareharrizko lanpara apaindu bat ere aurkitu zen bertan, sarreratik nahiko gertu. Basahuntz baten irudi grabatua ikusi daiteke bertan, burua xehetasun bikainez marraztua, labar artea egiteko erabiltzen zuten argi motaren misterioa argitzen lagundu du. Estratigrafiak Madeleine aldian kokatzen du.
1979an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen “Vézère haraneko Historiaurreko tokiak eta kobazulo apainduak” izenpean.

arazi

Leave a reply

X