Niaux: margo beltzen santutegia

Niaux herrian, Ariège departamentuko Vicdessos haranean, Paleolitoko aztarnadun hainbat kobazulo daude, horietako batek XVII. mendetik etengabeko bisitak izan ditu, horren lekuko dira bertan aurkitutako zenbait graffiti, baina Goi Paleolitoko labar artea ofizialki 1906an aurkitu zen.

Haitzulo horri Niaux izena jarri zitzaion, 13 kilometro baino gehiagoko galeria sare batek osatua dago, 55 metroko altuera eta 50 metroko zabalera dituen atari erraldoi bat du, baina bertan ez da aztarna arkeologikorik aurkitu, horregatik uste da Paleolitoko gizakiak aurreko muinoan aurkitzen den Lombrives haitzuloan bizi zitezkeela eta Niaux nolabaiteko santutegia zela.niaux (1)
Niauxeko artistak ehiztari komunitate ibiltari bateko kideak zirela dirudi, neguan Pirinioetatik basahuntzak edo elur oreinak ehizatzera haranera jaisten zirenak.
Lehen irudiak kobazuloaren sarreratik ia 800 metrotara ageri dira, hor dago Niaux ezagun egin duen Areto Beltza. Badirudi Paleolitoko gizakiek bi sarrera desberdin erabili zituztela apainduta dauden puntu desberdinetara iristeko.Niaux
Irudiak Madeleine aldian kokatu dira, duela 13.000 urtekoak izan daitezke. Adierazpenen artean bisonteak gailentzen dira, baina badaude zaldiak, ahunzkiak, oreinak, arrainak eta erbinude bat izan omen daitekeena ere. Niaux3
Adierazpen gehienak margo beltzak dira, egur ikatzez edo manganeso dioxidoz eginak, okre gorrizko margoak ere ikusi daitezkeen arren. Galeria Sakoneko zoruan, buztin bigunean egindako bisonte bat ikusi daiteke, baita hainbat zeinu klabiforme ere kobazuloan zehar.
Zenbait bisonte eta basahuntz bat geziak diruditen marra batzuek zeharkatuta ageri dira, agian ehizarako erritual moduan, baina gehien margoturiko animaliak ez dira gehien ehizatzen zituztenak.

arazi

Leave a reply

X