Ondarea bertatik bertara ekimena

Ekainaren 6an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Gipuzkoako hainbat herritan ekitalde bereziak ospatuko dira Ondarea bertatik bertara ekimenaren barruan.

Zestoako kasuan, Goltzibar bailaran kokatzen den Astigarragako kobazulora bisita gidatuak antolatu dira ekainaren 6ko goizerako, Ekainberriko lantaldeko giden eskutik. Astigarragako haitzuloa oso eremu malkartsuan kokatua dago, bertan Azkoitiko Munibe arkeologia taldeak Paleolitoko okupazio aztarnak aurkitu zituen eta 2009an labar arte adierazpenak agertu ziren.
Oso aurkikuntza berria da eta oso kobazulo ezezaguna, bisitak 10:00etan euskaraz eta 12:00etan gazteleraz izango dira, bakoitzean 12 pertsona sartu ahal izango dira, beraz, ahalik eta azkarren izena ematea komeni da Ekainberriko Informazio Puntuan.
Inguruaren ezaugarriengatik, mendian ibiltzera ohituta dagoen jende helduari zuzenduriko eskaintza bat da, oinetako egokia, linternak, berokiren bat, ura eta jateko zerbait eramatea gomendatzen da.

Informazio gehiagorako:

943 868811 edo info@ekainberri.com

arazi

Leave a reply

X