Pagogorriaga etxaldeko kideak Ekainberrin izango dira abuztuaren 29an

Uztailaren erdialdetik hona, Ekainberriren aurreko zelaian gonbidatu berezi batzuk izan ditugu, Beasainen kokaturiko Pagorriaga baserritik ekarritako hiru orein eme, Paleolito garaian Ekaingo gizakientzat oinarrizkoa zen animalia mota bat.
Pagorriaga oreinak erdiaskatasun egoeran hazten dituen etxalde bat da, horrez gain, nekazalturismo eta terapia zentru moduan ere funtzionatzen du. Bere jarduera nagusia oreinen haragia eta produktu eratorriak lantzea da, baina artisautza lan desberdinak eta animaliek lagundutako terapiak ere burutzen dituzte.
Oreinek gure arteko egonaldia bukatu aurretik, larunbat honetan, abuztuak 29, egun guztian zehar Pagorriaga etxaldeko hainbat pertsona Ekainberrin izango dira beraien lanaren nondik norakoa nahi duen guztiari azaltzeko prest.
Nahi duen guztia gonbidatuta dago larunbat honetan Ekainberrira hurbildu eta mundu liluragarri hau ezagutzera!

 

arazi

Leave a reply

X