Tuc D’Audobert: eskulturaren tenplua

Ariègeko departamenduak labar artedun kobazuloen kontzentrazio handia gordetzen du. Montesquieu-Avantès herrian Tuc D’Audobert, Trois Frères eta Enlèneko haitzulo apainduek osaturiko sistema espeleologiko bikain bat aurkitzen da.
Tuc D’Audoubert XVII. mende bukaera edo XVIII. mende hasieratik ezagutzen zen, baina labar artea 1912an aurkitu zuten Bégouën Kontearen hiru semeek. XX. menden zehar arte adierazpen berriak aurkitu dira.

Hainbat tresna eta pieza landu gordetzen ditu, baita Madeleine aldiko oinatzen aztarnak ere, labar arte mota desberdinez gain, grabatuak, margoak, zeinu abstraktuak, giza itxurako maskara bat… Baina benetan bereizgarria den elementua harri bloke handi batean tinkaturiko buztin modelatuzko bi bisonteren irudiak dira, berauek zirkulu zuri batez inguratuak.bisontes moldeados en arcilla cueva de tuc d'aubert
Buztinezko eskultura hauek mundu mailan bakarrak dira, batez ere materialaren ezaugarriengatik. Artistak bere atzamarrekin landu zituen, bukaeretan tresnaren bat erabili zuen arren. Animalien gorputzak arrakalek zeharkatuak ageri dira, buztina lehortu zenaren seinale, inguruko buztina fresko mantentzen da.cv_Le_Tuc03
Kobazuloan 650 metro inguruko sakoneran ageri dira, iristeko oso leku zailean, xaman baten jardueren edo ekintza erritualen emaitza izan daitezkeela pentsatzen da.Tuc D'Audobert oinatzak
103 animalia irudi zenbatu dira, hamaika espezie desberdinetakoak, bisonteak, zaldiak, elur-oreinak, felinoak… Oso gai anitzak gordetzen dituen haitzuloa da.
Bertan aurkitutako tresnak Musteriar aldikoak ((75.000-35.000 urte) eta Aurignac aldikoak (35.000-26.000 urte) dira, bertan Neandertal gizakiak eta Homo sapiensak behintzat bizi izan ziren. Labar artea berriz, Madeleine aldian kokatu izan da, duela 13.500-11.500 urte inguru eginak izan daitezke.

arazi

Leave a reply

X