Vale do Côa: aire libreko santutegia

1994an, Côa ibaiaren ezkerraldeko hondartzetan, eskisto eta pizarra pieza handietan eginiko irudi grabatu eta piketeatuak aurkitu ziren. Ordurako aire librean eginiko Paleolitoko beste adierazpen batzuk ere ezagutzen ziren, baina Portugal iparraldeko Vale do Côako multzoa mundu mailan irudirik gehiena dituena da.
Labar irudiak Côa ibaiaren eta bere adarretako batzuen inguruetan pilatzen dira, grabatudun ia 500 harkaitz daude eta 5.000 irudi inguru.

Adierazten den gai nagusia animaliak dira, klima epeleko fauna nagusitzen da hotzekoaren gainetik, zaldiak, uroak, ahuntzak, sarrioak eta oreinkiak, arrain bitxi batzuk eta identifikatu gabeko animaliaren bat. Badira giza itxurako irudi batzuk ere, oinbikoak, baina animalia ezaugarriak dituztenak.^coa
Irudi gehienak zizelatuak edo piketeatuak dira, margo gorria ere agertzen duen uro bat salbu, horregatik, irudi gehiago ere margotuak izan zitezkeela pentsatzen da, kolorea denborarekin ezabatuko zen arren.coa 2
Fariseu guneko 1 arroka paregabea da, bertako irudiak fauna eta harrizko industria duten geruza estratigrafikoek zigilatuta agertzen dira, aire libreko labar artean hori izugarri arraroa da. Faktore horrek beraien kronologia zehazki ezartzeko aukera ematen du, bertan gizakiak duela 18.400 eta 11.000 urte bitartean izan ziren eta irudiak zaharragoak dira, Gravette aldian edo Solutre aldiaren hasieran kokatu behar dira.canadadoInfernoauroch coa
Vale do Côako beste apaindura fase bat Madeleine aldian kokatu beharko litzateke (duela 16.000-11.000 urte), irudi gehienak zizelatuak dira, giza itxurako ia irudi guztiak garai honetakoak lirateke.
1998an UNESCOk gune hau Gizateriaren Ondare izendatu zuen, 1996tik aurrera bisitarien esku dago gune desberdinetatik antolatzen diren bisita gidatuen bidez.

arazi

Leave a reply

X