500 ikastetxe baino gehiagok Ekainberrirako bere konfiantza uzten dute

 

2008ko irailean inauguratu zenetik, ikastetxeak Ekainberriko bisitari oso garrantzitsuak direla konturatu dira Ekainberrin. Horregatik kalitatezko eskaintza didaktiko oso bat plazaratzeko lanean aritu dira etengabe.

2014/2015 ikasturtearen hasiera honetan, Ekainberrin oso kontent daude orain arteko emaitzekin. Bisitari guztien herena ikastetxearekin etorritako ikasleak dira eta orain arte, 509 zentro hurbildu dira Ekainberriko eskaintzaz gozatzera.
Orain arte etorri diren ia 65.000 ikasleen %93ak euskaraz egin du Ekainberriko bisita eta tailerra eta %7ak gazteleraz. Gehienbat Gipuzkoako ikasleak hurbildu dira Ekainberrira eta hauen ondoren Bizkaikoak eta Arabakoak. Nafarroako eta Iparraldeko ikasleak ere izan dira Ekainberrin bere eskaintza didaktikoaz gozatzen.
Gehien etorri diren ikasleak 11-12 urtekoak izaten ari dira, %27arekin. Ondoren 13-14 urtekoak, %25a osatzen dute. Hauen ondoren 6 eta 8 urte tartekoak, %22a direlarik. Gero 9-10 urtekoak, %14a, eta azkenik 15 urtetik gorakoak %12arekin.
Iraila hastearekin batera, egunero jasotzen dira Ekainberriko Informazio Bulegoan Ekainberri bisitatzeko erreserba eskaerak. Azkar dabiltzanak izaten dira datarik onenak hartzen dituztenak. Urria-azaroa eta urtarrila-martxoa izaten dira okupazioan talde gehien hartzen dituzten hilabeteak, oso lanpetuta ibiltzen dira hezitzaileak orduan. Izan ere, egun horietan ikasgeletan ematen diren gaiak bat datoz Ekainberriko Eskaintza Didaktikoarekin.

arazi

Leave a reply

X