Agur benetan, Lili

7.500 bisitari hartu ondoren, Andre Madalenek agur esaten dio Zestoako Lili Jauregiari.

Urte eta erdiz, bere etxeari agur esaten egon eta gero, Andre Madalen badoa Zestoako Lili Jauregitik herriguneko Portalekua Jauregira. Denbora honetan “Agur Lili” antzezlanaren parte hartzaile moduan ezagutu ahal izan da Lili Jauregia. 7.500 partaide baino gehiago gerturatu dira antzezlan hau bizitzera eta Andre Madalenekin batera Lili Jauregia ezagutzera. Izandako arrakasta ikusirik, eta egindako lanarekin pozik, etenaldi txiki bat egingo da 2015eko Aste Santua inguruan indarberriturik eta, antzezlan berritu batekin bueltan izateko.

2013ko Emakumearen Nazioarteko Egunean eman zitzaion “Agur Lili” antzezlanari hasiera. Izan ere, Andre Madalen XVII. mendeko jauntxo bat zen, familiako negozio eta lurraldeak pertsonalki kontrolatzen baitzituen. Eskualdeko emakume boteretsuenetako bat zen, elegantea, zuzena eta zorrotza, gizonezkoak gailentzen ziren munduan nortasun handia erakutsi zuena. Zestoako Antzerki taldeko 4 emakume aktoresa dira Andre Madalenen pertsonaia antzeztu dutenak eta 18 hilabetean 400 saio inguru eskaini dituzte.
Lili Jauregiko bisitariak sarrera erosten duen unean, Jauregirako sarrera 1680 urteko txanpon moduan jasotzen du bisitariak eta txanpona eskuetan izanik Jauregiko atea jotzen du. Lili jauregiko ateak Andre Madalenek zabaltzen ditu eta bisitariak txanpona eskaintzen dio erositako ikatzaren ordainketa moduan, momentu horretan bertan XVII. mendeko istorioan murgiltzen hasten da bisitaria. Hortik aurrerakoa eta ordu-erdiko denbora tartean gertatzen dena bizipen historiko zirraragarria da.
Historiari jarraipena emateko aurki zabalduko dira berriz Lili Jauregiko ateak.
2015eko Aste Santuaren aurretik berriz ere martxan izango dira Lili Jauregiko bisita antzeztuak. Indarberriturik eta istorio berriekin irekiko dira berriz Lili Jauregiko ateak. Ordura arte “Agur Lili” antzezlana ikusteko aukera badago oraindik. Gabonetan sesio berezi estrak izango dira Lili Jauregia eta Andre Madalen agurtzeko, baina, kontuz, urtarrilak 4ean Andre Madalenek esango du azkeneko aldiz oraingoz: Agur Lili.

Lili Jauregiko bisita antzeztuetarako erreserba egiteko bideak hauek dira:
Tel.: 943 86 88 11
Emaila: info@lilijauregia.com
Informazio gehiagorako: www.lilijauregia.com

arazi

Leave a reply

X