Lili Jauregiko ateak ikastetxeentzako irekita daude

Ekainberrik sendotutako eskaintza didaktiko bat du. Lili Jauregia modu berezi batean bisitatzen da, eta irakasleek eskatuta, bertako arduradunak eskaintza bat prestatzen ari dira.
Hezkuntza ziklo bakoitzera egokituriko bisita eta jarduerak izango dira eta Lili Jauregiak gordetzen dituen istorio, ondare eta altxorrak ikasleei hurbilduko zaizkie.
Modu asko dago ondarea ezagutarazteko eta Lili Jauregiak ikasle eta irakasleak harrituko ditu bere ateak irekitzen dituen momentutik.

“Agur Lili” antzerkia bizipen gisa, gune historiko batean

Andre Madalenen gidaritzapean, “Agur Lili” antzezlanak bisitariak ikus-entzule aktibo bihurtuko ditu

2013ko martxotik aurrera Zestoako ondarearen aberastasuna antzezlan baten bitartez transmitituko dute herriko gunetik gertu dagoen Lili jauregian. Duela gutxi birgaitu zuten harrizko eraikin ikusgarria. Interpretazio-panelekin osatutako erakusketa batekin batera, duen balioa dibulgatzeko ekintzen barruan nabarmentzen da Agur Lili lana.
Bakarrizketa batean, jauregian bizi izan zen lilitarren leinuko azken biztanleak, Andre Madalenek, 1680. urtera eramango ditu bisitariak, eta etxeko gelak eta aretoak ikusiko dituzte bidean.
Benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin, eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin osatu da Agur Lili antzezlana, ohiko bisitatik areago, antzerkiaren bizipenari ondare zabal baten balio erantsia ematen diona. Andre Madalenen gidaritzapean, bisitariak ikus-entzule aktibo bihurtuko dira.
Antzezlaneko sinopsiak dioen moduan, “Andre Madalen, Magdalena de Amilibia Elkaraeta, da leinuaren burua. Eskualdeko emakume boteretsuenetako bat da, elegantea, zuzena eta zorrotza, gizonezkoak gailentzen diren munduan nortasun handia erakutsi duena”.
Irailetik ekainera asteburuetan egiten dira emanaldiak, eta uztailean eta abuztuan asteartetik igandera. Goizetan eta arratsaldetan, eta euskaraz eta espainolez.

arazi

Leave a reply

X