Gipuzkoak eskaintzen dituen aukera guztietatik, ez galdu Ekainberri ezagutzeko aukera. Urola ibaiak sortzen duen haranean kokatua, kanpotarrentzako nahiz bertakoontzako familian egiteko plan borobila aurkituko duzu bertan.
Zestoako herrian, euskal kostaldetik 10 minutura eta Donostiatik gertu, inguruko labar-pintura ikusgarrienak ezagutzeko leku perfektua da. Bertarainoko bidea bera ere, Sastarraingo Haranetik zehar, ikusteko modukoa da. Familian, taldean edo bikotearekin asteburu pasa etortzeko aukera paregabea da!