Les Combarelles: irudi zizelatuz estaliriko hormak

Les-Eyzies-de-Tayac herrian, Dordoinako departamenduan, Beune ibaiaren ezkerreko haran batean, Les Combarelles I eta II haitzuloak kokatzen dira, bigarrenean 600 irudi zizelatu inguru aurkitu ziren 1901an.
Les Combarelles IIko irudiak ezinbestekoak izan ziren Paleolitoko irudien antzinatasuna ezartzeko, Altamira edo La Moetheko aurkikuntzak baieztatu baitzituzten, Paleolitoko gizakiak kalitate horretako irudiak egiteko gaitasun fisikoa eta teknikoa zituela frogatutzat eman zen.

Lekuko nekazariek ukuilu moduan erabiltzen zuten lekua eta suharrian eta adarrean eginiko Madeleine aldiko artefaktuak lehenagotik ere ezagutzen ziren. Lehen indusketak 1891 eta 1894 bitartean burutu ziren, baina irudiak aurkitu ziren arte ez zitzaien garrantzirik eman. Irudiak aurkitu zirenetik, publikoarentzat itxita mantendu da.les caombarelles 1
Nahiko kobazulo baxu eta estua da, lehen marrazkiak 125 metro inguruko sakoneran aurkitzen dira.
Irudiak zizelatuak dira, kasu batzuetan margo beltzarekin osatuak egon zitezkeen, beste batzuetan ildoa sakonagoa izan daiteke.
Animali irudiak eta konta ezin ahala zeinu aurkitu ziren bertan, zaldiak dira nagusi, zenbait kasutan buru bikainak, eta batzuk ibaitik ura edaten ari direlako irudipena sortzen dute. Animalia batzuk modu isolatuan ageri dira, beste batzuk taldean edo beste espezie batzuekin harremanetan. Combarelles4
Badira elur-oreinak, mamutak, basahuntza, giza irudi estilizatuak, leizetako hartza, leizeetako lehoi bat eta zeinu tektiforme mordo bat ere bai. lionne-des-cavernes-combarel
Kobazuloan aurkitutako hezurrezko aztarnak duela 13.000-11.000 urte inguru datatu dira erradiokarbono frogen bitartez, Madeleine aldikoak dira, Homo sapiensak eginak, irudiak 2.000 urte inguruko denbora tartean burutu zirela pentsatzen da.

arazi

Leave a reply

X