Siega Verde: labar artea egun argitan

Labar artea Paleolitoko gizakiek kobazuloetan buruturiko adierazpen grafiko bezala ulertu izan da askotan, baina labar artea gorpuzkera ertaineko pertsona batek mugitzeko handiegia den edozein azaleratan buruturiko edozein arte adierazpen da.

1988an, Agueda ibaiaren ezkerraldeko azken ibigunearen inguruan, Salamancako probintzian, bi ikerlarik eskisto bloke handietan hainbat irudi zizelatu eta piketeatu aurkitu zituen. Siega Verdeko aire libreko gunea da, Espainia eta Portugalen artean kokatua, Castillejo de Martin Viejo, Villar de la Yegua eta Villar de Argañan udalerrietan. fpanel4 siega verde
1994an Côa ibaiaren ezkerrean antzeko beste gune bat aurkitu zen, bi lekuak elkarren osagarri izan daitezke.
94 panel eta 600 irudi baino gehiago aurkitu dira, zaldiak, bobidoak, ahunzkiak eta oreinkiak, baita kanido bat, zenbait antropomorfo eta zeinu ere. Siega Verde 2
Adierazpenak Frantzia hego-mendebaldeko eta Iberiar Penintsularen iparraldeko haitzuloetako irudien garaikideak izan zitezkeen. Estiloagatik, duela 18.000-15.000 urte inguru kokatu ziren, Solutre aldi bukaeran eta Madeleine aldian, zaharragoak izan daitezkeen arren. Val do Côan irudi zaharragoak dira nagusi, baina garai hauetarako hutsunea nabari da, gune osagarrien teoria indartuz. siega-verde-PG
Kokalekua hautatua da, Siega Verden garairik lehorrenetan ere ura izaten da eta ibigune bat dago, Paleolitoko gizatalde ehiztari-biltzaileek euren ehiza lurraldea markatzeko zuten modu bat izan daitekeela pentsatzen da. Suharria ageri den guneetarako pasabide naturala ere bada.
1998an UNESCOk Vale do Côa Gizateriaren Ondare izendatu zuen eta 2010ean izendapen hori Siega Verdera zabaldu, “Côa Haraneko eta Siega Verdeko Historiaurreko labar artedun guneak” izenpean.

arazi

Leave a reply

X