Ekainberri Flémellen ospaturiko Ice Age Europe Kongresuan izan da

Ice Age Europe Izotz Aroko aztarnategi arkeologikoa duten eta bere edukiak zabaltzeko museo bat duten lekuek osaturiko Europa mailako sare bat da. Europar herrialde desberdinetan kokaturiko hogei kidek osatzen dute, denak gai komun baten bidez lotuak. Sinergiak sortu nahi dituen lan sare bat da, edukiak partekatu, ikuspegiak aberastu eta Historiaurrean interesa duen bisitariari ahalik eta zerbitzu onena eskaini.

Sareak urtean bi biler ospatzen ditu, bata udaberrian eta bestea udazkenean. Kide diren erakundeetako kideak urriaren 7tik 9ra Belgikako Fómalle herrian bildu dira, Liejetik hurbil, bertako Préhistomuseum-en eskutik. Ekainberri bilera horretan izan da, Carlos Olaetxea arkeologoak, Gordailuaren (Gipuzkoako Ondare Kultural Higigarriaren Zentrua) arduraduna, eta Juanjo Aranburuk, Ekainberriko zuzendariak, ordezkatu dute.

Bilera hauek alde batetik ideiak partekatzeko eta geure zerbitzuak hobetzeko balio digute, baina baita beste leku batzuetan egiten ari dena ezagutzeko ere. Préhistorium Historiaurreko Abentura Parkeak landa eremu zabala du, bertan modulu eta gune didaktiko desberdinak jarri dituzte, Historiaurrearen aspektu oso anitzak ezagutzeko aukera emanaz, euren etxeak, eguneroko bizimodua, fauna, flora…

Ekainberri bezalako proiektu apal batentzat oinarrizkoa da horrelako sareen parte izatea, hazten joateko, ikasteko eta urte mordoa martxan daramaten lekuen ondoan ikusgarritasuna hartzen joateko.

 

Ekainberri

Leave a reply

X