Lurpea taldeak Kobazuloen XI. Eguna ospatuko du

2020ko Martxoaren 15an, LURPEA taldearen ekimenez, Kobazuloen XI. Egunaren ospakizunek bisita berezi, erakustaldi, zozketak eta deskontuak izango dituzte.

 
Arrikrutz-Oñatiko kobak, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubiko leizeak osatzen dute 2008an sortutako “Lurpea” elkartea. Helburu bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz. Beste ekintza batzuen artean, taldeak www.lurpea.eus webgunea jarri zuen martxan eta bertan jaso daiteke kobazulo guztien informazioa.

Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko errito herrikoiez hitz egiten digute.

Kobazuloen egunerako, aipatutako leizeek ekintza desberdinak antolatu dituzte. Kobazuloen egunean sarrerek %50eko deskontua izango dute eta bisitariek Sarako Pikassaria hotelean denboraldi baxuko gau baterako egonaldia, kobazulo parte-hartzaile guztietan sartzeko hamar bono eta produktu saski baten zozketan parte hartuko dute.

Ekain haitzuloa, Madeleine garaiko bere labar-pinturengatik ezaguna, 1969an aurkitu zen. Pintura hauek ezkutuan egon ziren milaka urtez, haitzuloaren mikroklima hauskorrean, bere kontserbaziorako ezin egokiagoak diren baldintzetan, babestuta.

Nola eman zitekeen gizateria urrun horren egonezinen lekukoa ezagutzera berari kalterik eragin gabe?

Behar honetatik sortu zen Ekain haitzuloaren erreplika, Ekainberri, eraikitzeko ideia. Erantzun honi esker orain aurkitu, ezagutu eta sentitu dezakegu Paleolitoko euskal ondare artistiko hau, 2008ko uztailaren 7an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua.

Martxoak 15 igandean Ekainberriko sarreren prezioan %50eko deskontua egingo da.

  • Bisita gidatuetan kobazuloen ezaugarriek bertan bizi ziren gizakietan eta beraien bizimoduan nola eragiten zuten erakutsiko da.
  • Ekain Abenturan, bisitariek paleolitoan bizirauteko beharrezkoak ziren sua egin,margotu eta kanpoaldeko zirkuitu batean ehizatzen ikasiko dute.
  • Egun horretan Ekainberrira hurbiltzen diren bisitariek euren labar artista gaitasunak erakusteko parada izango dute “Sortu (zure) labar artea” jarduerarekin. Ekainberriko liburutegi txokoan mahaiak izango dira margolanak burutzeko beharrezko material guztiarekin, behin lana bukatuta, artistak bere lana etxera eramateko aukera izango du. Jarduera hau librea izango da egun horretarako  sarrera erosten duen edonorentzat, Ekainberriren ordutegi osoan zehar.

Bisita eta abenturan parte hartzeko lekua aurretik erreserbatzea komeni da.

Ekainberri

Leave a reply

X