Grotte D’Aldène: Mediterraneoko labar artea

Aldène haitzuloa, Grotte de la Coquille (Maskorraren haitzuloa), Grotte de Minerve edo Grotte de Fauzan izenez ere ezaguna, Cesseres dans l’Hérault komunan dago, Languedoc-Roussillon eskualdean.

Minerve eta Fauzan herrietatik dago, Cesse ibaiaren arroilaren eskuineko aldean, ibaiaren egungo mailatik 45 metroko altueran. Maila desberdinetan antolaturiko galeria sare bat da, ekialde-iparrekialderantz orientatua.

XVII. mendetik ezaguna da, 1879an fosfatoak ateratzeko meategi baten lanak martxan jarri ziren, jarduera hau ia mende erdiz luzatu zen, hala ere kobazuloan 11 metro lodiko sedimentu geruza mantentzen da.

Grotte D'Aldèneren sarreraren irudia, Cesseres dans l'Hérault komunan, Languedoc-Roussillonen.
Grotte D’Aldèneren sarreraren irudia, Cesseres dans l’Hérault komunan, Languedoc-Roussillonen.

XX. mendean zehar Paleolitoaren garai desberdinetako aztarnak aurkitu ziren, duela 480.000 urteko Homo erectusarenarenak, Erdi eta Goi Paleolitokoak, Mesolitokoak, Brontze Aro bukaerakoak eta Historiaurreko hartz, hiena edo errinozeronteen hezurrak.

Grotte D’Aldènen aurkitutako fauna aztarnak.
Grotte D’Aldèneko zeinu zirkular grabatuaren xehetasuna.

1927an, inguruko maisu bat meategirako eraikitako putzu batera jaitsi zen eta tamaina handiko labar irudi grabatuak topatu zituen, ingurutik gorriz indartuak ageri dira, baina analisi kimikoek errotulagailu tinta dela frogatu zuten. Zaldia, hartza, katuki bat eta mamuta ikusi daitezke, baina zirkulu formako zeinu bat ere.

Giza aztarnak sakonki aztertu diren arren, bertako labar arteari buruzko ikerketa gutxi daude, eremu tradizionaletik kanpo daude eta ez dira beste leku batzuetakoak bezain ikusgarriak.

Irudiak gizakiaren eraginez oso kaltetuak daude, denen inguruetan ikusi daitezke txikizioak, errotulagailu gorriaren edo boligrafoen markak adibidez. Kobazuloaren alderdi batzuk bisitatu daitezke.

Marrazkiak datatzeko inguruan topaturiko ikatz aztarnak eta kaltzita geruzak aztertu dira, duela 30.000 urteko datak ematen ditu, Aurignac aldikoak.

Ekainberri

Leave a reply

X