Nazio Batuen Erakundearen 75. urteurrena

1945ko urriaren 24an, mende erdi baino gutxiagoan bi Mundu Gerra eta estatu mailako zenbait gatazka armatu bizi izan ondoren, 50 estatuk Nazio Batuen Gutuna izenpetu zuten arazo amankomunentzat konponbide bateratuak topatzeko. Nazio Batuen Erakundeak 75 urte betetzen ditu, urte hauetan elkarrizketa ardatza izan da, beste gai batzuen artean, giza eskubideen arloan, hezkuntza unibertsalarenean, pobreziaren aurkako borrokaren eta genero berdintasunaren esparruan aurrera egiteko.

75 urteren ondoren, talde ekintza inoiz baino beharrezkoagoa da bizitzen ari garen aldaketa dramatikoei eta erronka konplexuei aurre egiteko, hala nola klima krisia eta bizitzen ari garen aldaketa teknologikoen aukerak eta desafioak. Estatuek, lekuko gobernuek, gizarte zibilak, enpresek eta pertsona guztiek batuta aurre egin beharreko erronkak dira.

Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren bitartez, Euskadiko gizarte organizazioek eta erakunde publikoek bakearen eta berdintasunaren aldeko elkarrizketarekin eta elkarlanarekin  gizabanako guztien ongizatearekin eta planetarekin duten konpromezua berriztatu nahi izan dute.

https://www.un.org/es/un75

Ekainberri

Leave a reply

X