Caire-Crès edo Cayre-Creyt: Rodano haraneko babeslekua

Caire-Crès edo Cayre-Creyt kobazuloa Vallon-Pont-d’Arc inguruko komunako kobazuloetako bat da, Ardèche departamenduan,  Auvergne-Rhône-Alpes eskualdean aurkitzen da. Cevennes goi-lautadaren eta Rodano ibaiaren haranaren arteko kareharrizko goi-lautada batean dago, Ardècheko arroilak gurutzatzen dituen errepidearen gainetik irekitzen da Ardèche ibaira.

Grotte de Caire-Crès haitzuloaren sarreraren irudia, Vallon-Pont-d’Arc komunan

Hartzaren aztarnak oso nabarmenak dira bertan, giza okupazio aztarnak Historiaurretik Aro Modernoraino zabaltzen dira, inguru honetako beste kobazulo asko bezala, giza taldeen babesleku izan baita.

325 metro inguruko garapena du, sarrera itxita dauden metalezko eskailera batzuetatik egiten da, oso estua da, arrastaka sartu behar da. 8 metro inguruko luzera duen tximinia batek konektaturiko bi solairu ditu.

1870etik ikertua izan da kobazuloa eta material arkeologikoak inongo irizpide zientifikorik gabe jasoak izan ziren, batez ere fosfatoen ustiaketa lanen testuinguruan.

1886an aurkitu ziren irudiak, sarreratik 200 metro ingurura, 20 metro inguruko areto batean. 59 animali irudi identifikatu dira, grabatuak, azken aretora doan pasabidean beste bi irudi daude. Grabatua irudi batzuetan sakonagoa da eta beste batzuetan arinagoa.

Grotte de Caire-Crès-en XVI. mendean hugonoteek egineko graffiti modernoen seinaleak

Basahuntzaren irudiak dira nagusi, bobidoak datoz ondoren, bat harriaren forma aprobetxatuz egina eta xehetasun handikoa, zaldiak eta oreinak ere badaude, baita hipopotamo bat izan daitekeen irudi bat ere.

Historiaurreko irudien gainean, XVI. mendeko Erlijio Gerren garaian egindako graffitiak ikus daitezke, haitzuloa hugonoteen babesleku izan baizen.

Inguruko beste haitzulo batzuetako irudien data kontuan hartuz, Goi Paleolitoaren hasierakoak izan daitezke, agian Gravette aldikoak, duela 28.000-25.000 urte inguru eginak.

Ekainberri

Leave a reply

X