La GrotteChrisitan edo Grotte de Conduché: Quercyko multzoko haitzuloa

La grotte Christian edo Grotte de Conduché Bouziès komunan kokaturiko Historiaurreko irudiak dituen haitzulo bat da, Conduché izenez ezagutzen den inguruan dago, Lot departamenduan, Okzitania Berria eskualdean. Jabego pribatukoa da eta publikoarentzat itxita dago. Monumentu historiko izendapena du 1980ko otsailaren 7tik.

Célé ibaiaren eskuineko ertzean dago, ibaia hau Lot ibaiarekin elkartzen den lekutik gertu, Counduchéra doan D 41 errepidearen gainetik altxatzen den labarrean.

Quercyko kareharrizko goi lautadan Dordoinako labar artedun aztarnategien pilaketarik handiena gertatzen da, Lot eta Célé ibaiak elkartzen diren inguru honetan 28 haitzulo apaindu daude erregistratuta eta bertan ezaugarri propioak dituen arte estilo bat ikusi daiteke. Grotte Christian Faux-monnayeus eta Carriot À Bouziès haitzulo apainduetatik gertu dago.

1969an aurkitu zuen Christian Kupiec espeleologoak, Quercyko Espeleologia Taldeko kideak, izena berarengandik hartzen du.

Inguru honetan fosfato meategi ugari ustiatu dira eta lan horiek hainbat aztarnategi arkeologiko garrantzitsu asko azaleratzeko balio izan dute, Historiaurreko faunari eta landarediari buruzko informazio ugari eman dutenak.

200 metro inguruko luzera duen haitzulo bat da, lau aretotan antolatuta, zaldi grabatu bat, bisonte margotu eta grabatu bat eta hainbat puntu eta zeinu identifikatu dira, baita elur-oreinak ere, azken hau Quercyko labar artedun kobazuloen ezaugarri bat. Haitzulo honen elementu bereizgarria V alderantzikatu formako zeinuen ugaritasuna da.

Irudiak Erdi Madeleine aldikoak dira, duela 15.000 urte inguru eginak izan daitezke, bertatik hurbil dagoen Carriot À Bouziès haitzuloko irudien garai berdintsukoak izan daitezke.

Ekainberri

Leave a reply

X