Bisita antzeztuen itzulera Lili Jauregira martxoaren 9tik aurrera

Larunbat honetan emango zaio hasiera bisita programatuen denboraldiari Zestoako Lili Jauregian

Larunbat honetan emango zaio hasiera bisita programatuen denboraldiari Zestoako Lili Jauregian
Aurtengoan ere martxoaren 8ko lelo eta aldarrikapenarekin bat egiten du Lili Jauregiko antzezpenen denboraldi berriaren hasierak: “Zuetaz Harro”. Izan ere, Lilitarren linaiari hasiera eman ziona emakume bat izan zen eta ondoren ere, Lili Jauregia emakumeek gobernatuta agertu izan da hainbat garaitan. Horregatik, guztiz bat egiten du belaunaldi gazteenen ahalduntzean adineko emakumeek egin duten ekarpena goraipatzearekin.
“Lilitarren Ohorea” datu historikoetan oinarrituriko antzezpena da, ikerketa historikoetan oinarritutako gidoi landua duena. Antzezpeneko protagonista Andre Madalen da, XVII. mendeko euskal emakumea eta lilitarren leinuko azken biztanlea. Emakume langile mobilizatu eta ez konformistaren irudia erakusten du. Antzezlana beti talde txikitan gozatzen da, ikusleak antzezpeneko parte izaten direlarik hasieratik.
Antzezpenaren gidoia Zestoako Lili familian oinarritzen da eta hau errenazimentuko emakumeen indarraren eredu garbia da: Domenja Lili, linaiari hasiera eman zion emakumetik aurrera, Lili Jauregia emakumeek gobernatuta agertu izan zen. Euskal matriarkatuaren eredu pare gabea ezagutu daiteke antzezpenaren bidez, modu arinean benetakotasunez beteriko istorioan oinarritua. Euskal Herrian emakumeek izan dituzten ardurak eta agintea nabarmentzen dira: Errenazimentuan lurrak eta ondasunak emakumeek beraien izenean hartu zitzaketen oinordekotzan baina Andre Madalenen kasuan , gainera, senarrak Lili Jauregiko negozioen kargu egiteko botere-idatzia eman zion. Guzti hau antzezpenean azaltzen da.

Ondorengo mendeetan euskal emakumeak hainbat eskubide galdu egin zituen eta XX. mendea ondo sartu arte ez dira berreskuratu duela mende batzuk izan zituzten eskubide eta askatasun haiek. Zestoako Lili Jauregi historikoa eta ikusgarria da “Lilitarren Ohorea” antzezlanaren benetako eszenarioa. Pertsonaia historikoekin eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin, Andre Madalenek bisitariak 1678. urtera eramaten ditu. Bidean, bakarrizketa baten bitartez, bisitariek jauregia eta nortasun handiko euskal emakume paregabearen istorioa ezagutuko dute.

H

Denboraldi berri honetan Andre Madalenen azalean sartu eta era ezinhobean bere papera interpretatuko dutenak herriko bi antzezle dira, Inma Izeta eta Maialen Kortadi. Proiektu honen hasieran, 2013an, zerbitzua inguruko baliabideak erabiliz eskaini behar zela argi zegoen eta Zestoako Arte Eszenikoen Eskolako aktoreekin kontatu zen Andre Madalen interpretatzeko. Beraien hitzetan, “prest gaude eta oso gogotsu” ekiten diote denboraldi berri bati izan ere, “oso gustura” egiten dute lan hori. Hori bakarrik ez, aktoreen hitzetan: “oso harro gaude batez ere ez delako fikziozko pertsonaia bat; baizik eta benetan existitu den gure herriko pertsona bat interpretatzen ari gara. Gainera, emakume boteretsu, indartsu eta borrokalari bat izan zen, pasa zituenak pasa eta gero, etxea gobernatzearen ardura beregain hartu zuen.”
Martxoaren 9tik aurrerako bisita antzeztuetarako sarrerak eros daitezke dagoeneko, baita Aste Santurako eta urteko denboraldi osorako.

2024ko egitaraua:

Martxoaren 9an hasita:

o Larunbatetan: 16:30tan gazteleraz eta 17:30etan euskaraz
o Igande eta jaiegunetan: 11:30tan gazteleraz eta 12:30etan euskaraz

Tarifak:

• Tarifa orokorra: 7 €
• Tarifa murriztua: 6 € (ikasleak, irakasleak, erretiratu eta pentsionistak).
• 6 urte baino gutxiagoko umeak: Doan.

Sarrerak erosteko:

https://www.ekainberri.eus/eu/lili-jauregia/

Informazio gehiagorako:

·         info@ekainberri.com

·         943 86 88 11

Talde bateko partaide izanez gero, programatutako ordutegitik kanpo saioak erreserbatzeko aukera dago.

Sarrerak aldez aurretik erostea gomendatzen da. Plaza mugatuak.

Informazio gehiagorako:

• info@ekainberri.com
• 943 86 88 11

Talde bateko partaide izanez gero, programatutako ordutegitik kanpo saioak erreserbatzeko aukera dago.

Sarrerak aldez aurretik erostea gomendatzen da. Plaza mugatuak.

 

Ekainberri

Leave a reply

X