Ekainberrin Ekain kobazuloko labar-pinturak ezagutzeko zentzumenen bidaia bat biziko duzu, UNESCO Munduko Ondare izendatuak 2008an.
- Ekainberriko bisita gidatuan Ekain kobazuloaren erreplika bisitatzen da eta pinturak EKAIN kobazulo originalean bezala ikusi eta sentitzen dira. Esperientziaren iraupena: 45 minutu inguru.
- Historiaurreko Esperientzia Konpletoan erreplikako bisita gidatua egiten da eta gainera, esperientzia osatzen da Historiaurreko biziraupen-teknikak ezagutzeko jarduera praktiko batekin: sua nola egiten zuten ikasten da, ehizatzeko modu desberdinak praktikan jartzen dira eta historiaurreko gizakiak bezala margotzeko modu desberdinak ikasten dira. Esperientziaren iraupena: ordu 1 eta 45 min.
- Aldi-baterako erakusketa berria: “Zestoako Ondare Arkeologiko eta Paleontologikoa” Zatoz ezagutzera zergatik den Zestoa Euskal Herriko altxor arkeologiko bat. 21 aztarnategi arkeologikotan egindako ikerketekin, ezagutu itzazu ikertzaileak eta bertan aurkitutako 32 pieza original ikusi ahal izango dituzu! Uztailaren 10etik irailaren 28ra.
- Gainera, zure sarrerarekin, Euskal Herriko labar-artearen erakusketa iraunkorra bisitatu ahal izango duzu Ekainberrin. Esperientziaren iraupena: 30 minutu inguru. Eguneko erreserben araberako erabilgarritasunaren menpe.